Hitzaldiaren izenburu osoa honako hauxe da: Vuelta al mundo en moto a los 55 años: un viaje hacia el alma.
Marta Insaustik bizitako esperientziak azalduko ditu:
"2019ko irailaren 14an motora igo nintzen eta, ziurtasun baino zalantza gehiagorekin, abentura honi ekin nion. Frantziara ere iritsiko ez nintzelako sentsazioarekin abiatu nintzen... baina iritsi eta jarraitu egin nuen. Bizitzak astintzen zaituenean eta ihes egiteko beharra sentitzen duzunean, bi gurpilen gaineko bidaia hau bilaketa pertsonal bihurtzen da, eguneroko zaratatik urrun. Ihes egiteko, berriz elkartzeko eta berraurkitzeko istorio bat, non bakoitzak bere erantzuna aurkituko duen".