Mendi Urruzunok betaurreko moreak bere kameraren objektiboagatik aldatu ditu eta argazki-bilduma honetan emakumea* eta kirola binomioan dauden hainbat gairen inguruan arreta jartzen du. Hor daude, alde batetik, premiazko aldaketak eta esku-hartzeak eskatzen dituzten erronkak eta oztopoak, baina baita lorpenak, aurrerapenak eta garaipenak ere. Gaur egungo goi-mailako kirolariak daude, baita aitzindariak ere; ezagunak eta anonimoak. Kirola ez baita lehiaketa kontua soilik.