Proiekzioa. Ondoren, solasaldia egongo da Yhabril Mororekin.
Abentura-argazkilaria, ekintza-kirolak, fauna eta natura oro har. Kontrastez beteriko argazkilaria da, mendizale amorratua eta, berak bere burua deskribatzen duen bezala, «lunatikoa». Artista peto-petoa, jenialtasunak bakarrik eman dezakeen eromen ukitu horrekin.
Azken urteotan, bere irudietako asko biralak egin dira, eta, horri esker, outdoor munduko argazkilari onenetakotzat hartu dute nazioartean. Hala erakusten dute lehiaketa entzutetsuenetako batzuetan egin dituen estatuko eta nazioarteko 50 aintzatespenek.
Film laburren aukeraketa baten bidez, bere unibertso bisualean murgiltzen da, eta mendiaren, biztanleen eta bertan garatzen diren jardueren handitasuna ez ezik, muturreko ingurune horietan argazkilaritza bizitzeko eta sentitzeko duen modua ere erakusten da.
Bere sormen prozesua, naturan izandako esperientziak eta mendiaren esentzia harrapatzera bultzatzen duen grina gertutik ezagutzeko aukera.