500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbide bat
Erakusketaren eta albumaren egileak: Joana Aurrekoetxea, Karmele Mitxelena, Irene Irureta.
Erakusketa honen haria Valladolideko Errege Kantzelaritzako artxibo historikoan gordetako 1503ko dokumentu judizial batean ardazten da. Honen arabera, Donostiako alkateak Katalina Belauntzakoa atxilotu, torturatu eta erbesteratu zuen Maritxu Oiartzungoarekin ?haragizko harremanak? izatea leporatuta.
Dardarak (Txalaparta, 2024) album ilustratuan, egileek gertakari historiko hau fikzionatzen dute, egungo Donostiako testuinguruan bestelako problematika sozial batean gorpuztuz: Katalina eta Maritxu adineko bikote bat izango da, etxegabetzearen amesgaiztoak zeharkatuko dituelarik haien bizitzak.
Informazio gehiago: Maritxu Oiartzungoa eta Katalina Belauntzakoa.