Erakusketa laborategian izango da (apirilaren 11tik 27ra, klaustroan ere bai)
Aurten, Atzokoak gaur programaren protagonistak euskal soinu-tresna tradizionalen egileak izango dira. Erakusketak ofizioa ezagutarazi eta musika-tresnen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak erakutsiko ditu, baita tresna horien eraikuntza prozesuak ere.
Musika-tresna ezberdinetan eta horien egileetan jarriko du fokua programak: txistua, xirula, alboka, dultzaina, txalaparta eta perkusio instrumentuak.
Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak programa 2018an hasi zen hainbat lanbide ezagutzen eta zabaltzen laguntzeko: teknikak eta lan egiteko moduak, erabilgarritasuna, lotutako ohiturak, horiek garatu zituzten pertsonak... Erakusketa iraunkorrarekin lotura izaten du beti.
Apirilaren 11-27 artean, klaustroanLaborategiko erakusketaz gain, Aste Santuko oporraldian, apirilaren 11tik 27ra, klaustroan erakusketaren lagin bat egongo da baita artisau hauen tailer baten errepresentazio bat ere, hainbat lanabes eta piezarekin. Hain zuzen, bertan artisauek erakustaldiak egingo dituzte.